Hemeroteka


Compartir
2015-01-21

Aitziber Alonsok helduentzako ilustrazio ikastaroa emango du Aieten

Aitziber Alonso ilustratzaileak "Nola sortu album ilustratu bat" izeneko ikastaroa emango du Donostiako Aiete Kultur Etxean, otsailaren 3an, 10ean eta 17an, 17:30etik 19:00etara. Bertan, albumaren ezaugarriak ezagutu, pertsonaiak eta paisaiak landu eta albumak sortzeko beste hainbat teknika ezagutzeko aukera izango da. Izen-ematea zabalik dago. Ikastaroa helduentzat izango da, eta euskaraz emango du.

Egitaraua

- Lehenengo saioa. Otsailak 3, asteartea, 17:30-19:00: albumari buruz hitz egingo da, liburu desberdinak erakutsiz eta liburu baten sortze prozesua ere erakutsiz: testua jasotzen den momentutik, bozetoak egin eta marraztu arte. Pertsonaiak landuko dira, nolakoak diren fisikoki, egoera desberdinetan jarriko ditugu etab; bozeto desberdinen bitartez landuko ditugu. Paisaiak ere landuko ditugu, paisai desberdinak, pertsonaiak ondoren paisai horietan sartuko ditugu egoera desberdinetan.

- Bigarren saioa. Otsailak 10, asteartea, 17:30-19:00: Gustuko duten liburu baten pasarte bat ekarriko dute, haur literatura edo helduen literaturatik jasota. Testua orrialdeka banatu ondoren hasiko gera testuan esaten dena aztertzen irudietan bihurtzeko.

- Hirugarren saioa. Otsailak 17, asteartea, 17:30-19:00: Irudiak margotzen hasiko gera, kolore eta testura koherentzi bat bilatuz.

Aitziber Alonso Pikabea

Ilsutratzaile donostiarrak ibilbide oparoa du ilustrazioan. Haur eta Gazte Literaturako hainbat liburu ilustratzeaz gain, bera da Galtzagorri Elkarteak antolatzen duen Marraz(i)Oak topaketen koordinatzailea, baita Galtzagorrik Donostia Kulturarekin elkarlanean sortutako Ilsutratzailearen Txokoa-ren koordinatzailea ere. Horrez gain, elkarteak sortutako hainbat areto literarioren diseinuan ere parte hartu du. Hain zuzen, Itsaspeko bihotzak azken aretoaren diseinua berea da. Galtzagorri Elkarteko lehendakari ere izan da hainbat urtez eta ilustrazio lehiaketa eta sariketetako epaimahaikide ere izan da sarri.