Hemeroteka


Compartir
2024-03-18

Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdiaren barruko ekitaldia egingo dute Arrasateko Kulturaten

Martxoaren 20ean Ahozkotasunaren Nazioarteko Eguna da  eta haren harira Ahoz Aho 2024ko jaialdia antolatu dute. Jaialdiari hasieran eman zioten otsailaren 15ean eta martxoaren 27an amaituko da. Etzi, Arrasateko Kulturate aretoan, 18:00etan, euskal kontalarien lanari aitortza egin, eta haien jarduna ospatzeko. Intujai Teatroko kideak ari dira antolaketa lanetan eta aurtengoan Juan Kruz Igerabideri mezua idazteko gonbidapena egin diote. Hain justu, urtero, euskal kontalaritzarekin lotura duen norbaiti mezu bat idazteko eskatzen diote eta, esan digutenez, «aurten, gure tribuaren erreferente handi bati egin diogu gonbidapena». Hemen irakur dezakezue Igerabidek Kulturaten irakurriko duen mezua. 

Ospakizunak ipuin kontalarien langintzari azpimarra egin nahi dio, ahozkotasunari berari ere bai, eta ahozkotasunari buruz norbaitek ikertu eta jakintza metatu badu, hori Juan Kruz Igerabide da. Izan hori, jakintza hori ibilian bildu du; besteak beste, hezkuntza sistemako maila guztietan irakasle izanda. Ahozkotasunaz mintzatu zitzaigun Behinola aldizkariaren 47. zenbakian, han azaldu zigun, esaterako: nerabeek beren barrenen sarraila itxita izaten dutela, baina zain daudela, aldi berean, nork kasu egingo; edota haurrei baldar kontatu behar zaizkiela ipuinak, edulkoratu gabe, batik bat, bizitza ere edulkoratu gabe iristen zaigulako. 

*Albistea ilustratzeko erabili dugun irudia Kaperotxipiren Amonatxoaren ipuina-koa da.