Hemeroteka


Compartir
2016-05-13

Aejae taldeak irabazi du PUBLIKOAREN SARIA 33 botoren aldearekin

Apirilaren 30ean amaitu zen Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketan botoa emateko epea eta PUBLIKOAREN SARIA, 160 botorekin, aejae (Mogel Isasi ikastetxea) taldearentzat izango da Ikastetxeen kategorian. Norbanakoen kategorian, berriz, sekulako aldearekin irabazi du Ssati taldeak; 58 boto eskuratu ditu, bigarren bozkatuenak (JEAJ taldeak) 3 boto baino ez ditu lortu.

Boto kontaketa

Larunbatean eman ziren azken botoak, baina ordurako erabakita zegoen irabazlea: Eibarko Mogel Iasasi ikastetxeko DBH2ko aejae taldeak 160 botorekin eskuratu du PUBLIKOAREN SARIA, Ikastetxeen kategorian.

Lehia estuan ibili da azken egunetan Donostiako Axular Lizeoko DBH4ko Nagjorev taldearekin, baina 127 botorekin bigarren geratu dira donostiarrak.

99 botorekin hirugarren sailkatu da La Salle San Luis ikastetxeko DBH1 mailako BAC Bookzaleak taldea, hasieran aurre-aurrean ibili zena.

Norbanakoen kategorian, berriz, 58 botorekin irabazi du saria Ssati taldeak. Jessica Andrék eta Irati Iginitzek osatzen dute taldea eta haien kabuz parte hartu badute ere, Urnietako Egape ikastetxekoak dira. Horien oso atzetik, 3 botorekin, geratu da Arrasateko JEAJ taldea, eta 2 boto baino ez ditu jaso hirugarren sailkatuak, Lasarte-Oriako UnEiSaNa taldeak.

Parte hartze handia

Apirila hasieratik amaieraraino egon da zabalik botoa emateko aukera eta parte hartze handia izan da. Bakoitzak behin baino ezin zezakeen botoa eman eta, guztira, 724 boto bildu dira eta boto gehien 7 book trailerrek jaso dituzte. Gainontzekoek bakarra edo gutxi bazuk eskuratu dituzte.  

Horrela sailaktu dira Ikastetxeen kategoriako lehen bost taldeak:

1) aejae: 195 boto

2) Nagjorev: 127 boto

3) BAC Bookzaleak: 99 boto

4) AXADOR: 61 boto

5) MMM: 14 boto

SARI NAGUSIAK

Epaimahaiak ere erabaki ditu sari nagusiak. Norbanakoen kategorian bakarra sailkatu da finalera eta beraz beretzat izango da saria: Munduko Imaginarium taldea (Lasarte-Oria, Landaberri BHI).

Ikastetxeen kategorian irabazleen izenak sari-banaketa ekitaldian jakinaraziko dira.

Ikastetxeen kategorian honakoak sailkatu dira:

DBH 1-2 multzoan:

- The Brothers (Mariaren Lagundia, Bergara)

- Olainloclau (Mariaren Lagundia, Bergara)

- Xuridu (Erniobehea, Villabona)

DBH 3-4 multzoan:

- Ilunabarra (Axular Lizeoa, Donostia)

- Esther Muxika eta Eider Garcia (Axular Lizeoa, Donostia)

- Teknolog (Axular Lizeoa, Donostia)

Sari-banaketa ekitaldia maiatzaren 13an Donostian egingo da, Tabakalerako zinema-aretoan. Bertan izango dira sailkatutako taldeak eta haien ikasgelak, hortaz, ekitaldi jendetsua eta emozioz betetakoa izango da, han jakinaraziko baitira sarituen izenak.