Hemeroteka


Compartir
2015-11-13

Abian da XXXIV. Xabier Lizardi Saria

Zarauzko Udalak XXXIV. Xabier Lizardi Saria, Haur Ipuin Lehiaketa antolatu du. Haur eta gaztetxoentzako literatura suspertzea du helburu, eta 18 urtetik gorako egileei zuzenduta dago. Saria 3.700 eurokoa izango da eta lana argitaratu egingo da; Zarauzko Udalak 2.500 ale kaleratuko ditu, eta argitaletxeak, gainera, bere edizio propioa argitaratuko du.

Lanak aurkezteko epea 2016ko urtarrilaren 15ean amaituko da.

24.000 karaktere baino gutxiagoko lanik ez da onartuko.

Baldintzak

Sariketa honetan parte hartzeko, ondorengo baldintzak bete behar dituzte aurkeztutako ipuinek:

a) Jatorriz euskaraz idatziak izatea.

b) Lanak originalak, argitaragabeak eta beste inolako lehiaketetan saritu gabeak izatea.

c) Gaia librea izango da.

d) Partaide bakoitzak lan bat edo gehiago aurkez dezake.

e) Lana aurkeztu ondoren, partaideak ezingo du bere lana jaso, ezta lehiaketari uko egin ere.

Epaimahaikideak hiru idazle eta Alaine Agirre (2014 lehiaketako irabazlea) izango dira. XXXIV. deialdi honetako irabazleari hurrengo deialdiko epaimahaikide izatea eskatuko dio Udalak. Zarauzko Udalak bere ordezkaria izango du epaimahaian eta idazkaria ere izendatuko du. Udal ordezkari hori izango da epaimahaiburua eta bera arduratuko da gaiak bideratzeaz; lan-teknikoari dagokionez, berriz, epaimahaikide adituek izango dute erabakitzeko ahalmena.

Epaia 2016ko otsailean emango da jakitera.