Hemeroteka


Compartir
2015-09-10

Abian da Nafarroako VI. Komiki Jaialdia

Abuztuaren 29an hasi zen Nafarroako Komiki Jaialdiaren seigarren edizioa, eta irailaren 27ra arte iraungo du. Hainbat egilek hartuko du parte bertan, horien artean dira Mikel Urmeneta (aurtengo kartelaren egilea), Gallego y Rey, Bernardo Vergara, Paula Bonet, Aitor Saraiba, Ricardo Cavolo, Leire Salaberria ilustratzaile nafarra eta Fermin Muguruza Black is Beltza komikiaren egilea. Horrez gain, erakusketak eta tailerrak ere izango dira.

Irailaren 2an, esaterako, zinema-zikloaren barruan, Marjane Satrapiren "Persepolis" filma ikusteko aukera izango da, 19:00etan Civican-en auditorioan.

Irailaren 10ean, berriz, Black is Beltza komikiaren harira, Fermin Muguruza, Harkaitz Cano eta Angel Larumberen hitzaldia izango da, 19:30ean Zitadelako Arma aretoan. Hurrengo egunean, leku eta ordu berean, Aitor Sarabiaren hitzaldia izango da, eta, irailaren 12an berak gidatuko duen lantegia: "Cualidades mágicas de lo vulgar".

Haurrentzako doako lantegi bat ere izango da (Crea el personaje con el que vivir numerosas aventuras), irailaren 19an, 12:00etatik 13:30era. Izen-ematea web gunetik bertatik egin daiteke.

Beste hainbat jarduera interesgarri ere izango dira hilabete honen amaiera arte.