Hemeroteka


Compartir
2014-11-06

Abian da Bizkaidatz Lehiaketaren VII. edizioa

Bizkaiko Foru Aldundiak "Bizkaidatz Jarraitzeko prest? Orain, zure txanda da" lehiaketaren VII. edizioa aurkeztu berri du. Lehiaketan bi kontakizun aurkezten dira, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz, eta parte-hartzaileek amaitu egin behar dituzte.

Edizio honetan, Ana Urkizak eman dio hasiera euskarazko istorioari, eta Ivan Repilak, berriz, gaztelaniazkoari. «Argazki Kamera» da euskarazko istorioaren izenburua, eta «Delito al azar» gaztelaniakoarena.

Iaz 85 lagunek hartu zuen parte, 11 lan aurkeztu ziren euskaraz eta 74 gaztelaniaz.

Lehiaketa irabazten duten kontakizunak argitaratu egingo dira, eta Liburuaren Nazioarteko Egunean aurkeztuko da argitalpena, hau da, 2015eko apirilaren 23an.

Sariak

Lehenengo sariak, euskaraz eta gaztelaniaz: 1500 euro eta diploma.

Bigarren sariak, euskaraz eta gaztelaniaz: 500 euro eta diploma.

Finalistak: diploma.

Lanak aurkezteko epea 2015eko otsailaren 15ean amaituko da, 13:30ean.