Hemeroteka


Compartir
2016-12-20

Abenduaren 16tik 18ra burutuko da MAZOKAren II. Edizioa

MAZOKA, Marrazki eta Ilustrazio Azoka Arabako ILUSTRAPADOS taldeak antolatzen du. Bigarren edizioa Gasteizko Erdi Aroko Almendraren gainean dagoen ur biltegian burutuko da: parte hartuko duten egileek eurek hartatuko dituzte bisitariak. Publikoak prezio onean topatuko ditu bertan izango diren ilustratzaileen, marrazkilarien eta ikusizko artisten lanak. Horrez gain, hainbat ekintza antolatu dituzte hala nola, lantegiak, erretratuak eta interbentzioak zuzenean, baita musika ikuskizun batzuk ere. Era berean, umeentzako gune bat izango da eta bertan haurrek (zein helduek) marrazteko aukera izango dute.

 

 

Igo Jardunaldi profesionalak

Mazokari lotuta gainera, lehenengo aldiz “Ilustrazioaren Jardunaldi profesionalak” egingo dira, abenduaren 14an eta 15ean. Elena Odriozola eta Gustavo Puertaren “Geruzen bitartez kontatzea” tailerra eskainiko da bi egunetan, eta 15ean Odriozolak eta Puertak hitzaldi bana eskainiko dute. Bi erakusketa Abenduaren 15ean gainera, bi erakusketa inauguratuko dira: Odriozolaren "Geruzak, orbanak, antzokitxoak, mugimenduak, siluetak, tirak eta bestelako trasteak” erakusketa eta Gasteizko Arte eta Diseinuko Goi-mailako Eskolako ikasleen “Igoera/jaitsiera” erakusketa.