Hemeroteka


Compartir
2015-11-27

#365ipuin lehiaketaren 2. edizioa jarri dute martxan

Durangoko Berbaro euskara elkarteak #365ipuin lehiaketaren 2. edizioa jarri du martxan:Ipuin Laburren Lehiaketa 140 karaktere. Hiru kategoria ditu lehiaketak: 14-16 urteko durangaldekoen ipuin laburra; 17 urteko durangaldeko ipui laburra; eta Twitterreko ipuin laburra, eremu geografiko eta adin guztietarako. Lanak aurkezteko azken eguna abenduaren 3a da. 

Sariak

1. 14-16 urte bitarteko durangaldeko ipuin labur onena (parte hartzeko bidea: email bidez / ipuin kopurua: mugarik gabea): tableta eta liburu sorta.

2. 17 urtetik gorako durangaldeko ipuin labur onena (parte hartzeko bidea: email bidez / ipuin kopurua: mugarik gabea): 100€ + liburu sorta.

3. Twitterreko ipuin labur onena (eremu geografiko eta adin guztietarako / ipuin kopurua: mugarik gabea): 100 + liburu sorta.

Sari banaketa ekitaldia abenduaren 16an izango da.

Lehiaketako oinarriak: hemen.