Hemeroteka


Compartir
2019-09-24

30 ikastetxek eta 3.700 gaztek baino gehiagok hartuko dute parte ikasturte honetako book trailer lehiaketan

Abian da Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketaren 8. edizioa. Aurten 30 ikastetxek eman dute izena lehiaketan eta, guztira, 3.765 ikasle ariko dira liburuak irakurri eta haiei buruzko book trailerrak egiten datozen hilabeteetan. Egitasmo hau Galtzagorri elkarteak antolatzen du urtero Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Honen helburua 12 eta 16 urte bitarteko gazteen irakurtzeko zaletasuna sustatzea da, horretarako teknologia berriak erabiliz.

Lehiaketan parte hartzen duten guztien egitekoa honakoa da: maila bakoitzerako proposatutako liburua irakurtzea eta horri buruzko book trailerra egitea, liburu horren irakurketa sustatzeko. Ikastetxetatik kanpo Norbanakoen kategoria ere badago lehiaketan. Eta honetan parte hartu nahi dutenek, nahikoa dute azken eguna baino lehen (2020ko martxoaren 6a) book trailerra web gunera igotzea. Oinarrietan dago informazio guztia zehatz mehatz azalduta.

Book trailerrak egiteko edizio tekniken inguruko formazioa irakasleentzat

Urtero bezala, egitasmoan parte hartzen duten irakasleentzako formazio saioa eskainiko du Galtzagorri elkarteak ikasturte hasieran. Aurtengoan, book trailerrak egiteko edizio programen oinarrizko kontzeptuak eta Stop motion teknikak azalduko zaizkie irakasleei. Honetarako, lau orduko ikastaro praktikoa eskainiko zaie, urriaren 11n, goizez, Lasarte-Oriako berritzegunean.

Sariak

Lehiaketaren zortzigarren edizioa honetan sariak epaimahai batek erabakiko ditu eta horrela banatuko dira:

IKASTETXEKA:

  • DBH1- DBH2: sari bakarra, abentura txangoa lau lagunentzat, eta liburu eta diskotan gastatzeko 200 euroko bonoa ikasgelarentzat.
  • DBH3-DBH4: sari bakarra, abentura txangoa lau lagunentzat, eta liburu eta diskotan gastatzeko 200 euroko bonoa ikasgelarentzat.
  • NORBANAKOKA: Abentura txangoa bi lagunentzat eta 100 euroko bonoa liburu eta diskotan gastatzeko.

PUBLIKOAREN SARIA ere izango dugu:

  • Ikastetxeen kategorian: 200 euroko bonoa liburu eta diskotan gastatzeko.
  • Norbanakoen kategorian: 200 euroko bonoa liburu eta diskotan gastatzeko.

Publikoaren sarian BOZKETAN PARTE HARTU DUTENEN ARTEAN e-reader bat zozkatuko da.

Gainera, 2019-2020 ikasturteko Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketako irabazleek (Ikastetxeak Kategorian, DBH3-4), hurrengo edizioko spota edo promozio-bideoa egiteko aukera izango dute.

Liburu hautatuak Ikasturte honetako Liburu Gaztea Lehiaketarako irakurgaiak dagoeneko web gunean daude. 2018an euskaraz gazteentzat argitaratu zen guztia irakurri ostean, honakoa da Liburu Gazteako irakurketa batzordeak hautatutako liburuen zerrenda mailaz maila:

DBH1 eta 2:

DBH 3 eta 4:

Hortaz, DBHko ziklo bakoitzerako iaz argitaratutako bina liburu proposatu zaizkie ikastetxeei irakurgai moduan. Horrez gain, orain arte bezala, Ezinbestekoen zerrendatik ere hartu ahal izango da irakurgaia, maila bakoitzak ikasleen adinari dagokion libururen bat hautatu ahal izango du zerrenda horretatik. Ezinbestekoen zerrenda, literatur aditu zenbaitek osatutakoa da, gazteentzat orain arte euskaraz argitaratu diren liburu gomendagarrienak biltzen dituena. Beraz, parte hartzaileek nobedadeen artean edo betiko irakurgai onenen artean egin ahal izango dute irakurgaien hautua.

Iazko marka guztiak hautsi ditugu eta orain arteko book trailerrik onenak jasotzeko gogoz gaude, beraz, HAS GAITEZEN LANEAN !!