Hemeroteka


Compartir
2016-04-05

241 book trailer aurkeztu dira Liburu Gaztea lehiaketara

Galtzagorri Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatzen duen Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketak sekulako harrera izan du aurten: guztira 241 book trailer aurkeztu dira lehiaketara; 11 Norbanakoen kategorian eta beste guztiak Ikastetxeen kategorian. Iazko ikasturtean 195 book trailer izan ziren guztira.

Orain epaimahaiaren lana hasiko da. Halaber PUBLIKOAREN SARIA erabakitzeko, apirilaren 1etik 30era edonork botoa emateko aukera izango du web gunetik. Bozketan parte hartzen dutenen artean e-reader bat zozkatuko da. Book trailer guztiak Lehiaketa atalean daude ikusgai.

Sariak

Lehiaketaren laugarren edizioa da hau eta iaz bezala egingo da: sariak epaimahai batek erabakiko ditu eta horrela banatuko dira:

- IKASTETXEKA:

DBH1-DBH2: sari bakarra, abentura txangoa lau lagunentzat, eta liburu eta diskotan gastatzeko 200 euroko bonoa ikasgelarentzat.

DBH3-DBH4: sari bakarra, abentura txangoa lau lagunentzat, eta liburu eta diskotan gastatzeko 200 euroko bonoa ikasgelarentzat.

- NORBANAKOKA: e-reader bat eta 100 euroko bonoa liburu eta diskotan gastatzeko.

- PUBLIKOAREN SARIA: Ikastetxeen kategorian: 200 euroko bonoa liburu eta diskotan gastatzeko. Norbanakoen kategorian: e-reader bat

- BOZKETAN PARTE HARTU DUTENEN ARTEAN e-reader bat zozkatuko da.