Galatzagorrik Gipuzkoako Foru Aldundiearkin antolatzen duen lehiaketa honek 13. edizioa du jada eta aurten, hirugarren aldiz, Bizkaian ere antolatuko da Bizkaiako Foru Aldundiaren Laguntzaz.
Irailaren 25ean amaituko da 2024-2025 ikasturteko Liburu Gaztea Booktrailer Lehiaketan Ikastetxeen kategorian izena emateko epea. Aurtengo ikasturtean ere parte-hartzaileek Galtzagorrik proposatutako liburu bat irakurri eta horri buruzko booktrailerra egin beharko dute 2025eko martxoaren 3a baino lehen.
Bi eratara aurkeztu daiteke: ikastetxearen bitartez edo norbanakoka.
Ikastetxeen kategorian derrigorrezkoa izango da izena ematea. Irakaslea bazara, animatu itzazu zure ikasleak parte hartzera (Gipuzkoako formularioa eta Bizkaiko formularioa).
Gazte irakurlea bazara, norbanakoen kategorian zure kasa aurkez zaitezke. Nahikoa da booktrailerra azken eguna baino lehen bidaltzearekin. Ausartuko al zara? Irakurri, sakatu rec eta parte hartu!
Aurten ere ikasleentzako formakuntza saioak prestatu eta eskainiko ditu Galtzagorrik. Urritik aurrera, interesa duten ikastetxeetara hurbilduko gara bertako ikasle taldeekin ikus-entzunezko lengoaiaren eta muntaiaren oinarriak ezagutu eta booktrailer on bat sortzeko klabeak topatzeko. Saio horien kostua interesa duen ikastetxe bakoitzak hartu beharko du bere gain. Laster izango dute parte-hartzaileek honen guztiaren berri.
Azkenik, jarraian dituzue Liburu Gaztea Batzordeak, iaz euskaraz argitaratu zen guztia irakurri ondoren, aukeratu dituen aurtengo irakurgaiak. Hona hautatutako liburuak:
Horiez gain, irakurgaia ezinbestekoen zerrendatik ere aukeratu ahalko da. Zerrendan bildu ditugu hainbat literatura adituk, euskaraz, gazteentzat, orain arte argitaratu diren liburu gomendagarrienak.
Lehiaketaren OINARRIAK.
Jarraian dituzue jaon den urteko irabazleek, Jesuitinas Donostia ikastetxeko eta San Nikolas Ikastolako DBH 3-4ko ikasleek, sortutako Spotak!