Hemeroteka


Compartir
2012-12-16

2012ko Lazarillo Sariak jakinarazi dituzte

Diego Arboleda (Estokolmo, 1976) idazleak eskuratu du 2012 Lazarillo Saria “Prohibido leer a Lewis Carroll” lanarekin. Album ilustratuaren 2012ko Lazarillo Saria, berriz, Ramón Trigok (Vigo, 1965) eskuratu du “Leviatán” lanarekin.

Izen handiko sari hau, haur eta gazte literaturako lehenengoa, 1958an deitu zuen lehen aldiz Instituto Nacional del Libro Español erakundeak, haur eta gazteentzat liburu onen sorkuntza sustatzeko helburuarekin. 1986tik OEPLI (Organización Española para el Libro Infantil y Juvenil) arduratzen da, Espainiako Kultura Ministerioarekin batera, urtero sari hau antolatzeaz bere bi modalitateetan: “Album Ilustratua” eta “Sorkuntza Literarioa”. Sari bakoitzari dagokion kopurua 7.000 eurokoa da.

Sari banaketa ekitaldia Madrilgo Haur eta Gazte Liburuaren XXXVI. Aretoaren baitan egingo da, abenduaren 15ean, 12:00etan, Madrilgo Conde Duque Zentruan.

Lazarillo 2012 Album Ilustratua Saria

Azaroaren 20an erabaki zuen epaimahaiak. Ondokoek osatu zuten epaimahai hori OEPLIko kopresidente den Sara Moreno epaimahai buru zela: Bernat Cormand, Iraia Okina eta Sally Cutting.

Ramon Trigoren lana hautatu zuen epaimahaiak proposamen piktoriko oso pertsonaltzat jo zuen. Halaber, testua eta irudia modu zoragarrian uztartzen direla ebatzi zuen.

Ramon Trigo (Vigo, 1965) 18 urterekin hasi zen bere lehen lanak argitaratzen ilustratzaile eta komikigile moduan. Ibilbide oparoa izan du eta, besteak beste, honako sariak eskuratu ditu: Premio de Cómic de la Diputación de Cuenca 1998an, Premio de Álbum Ilustrado Ciudad de Alicante 2005ean, eta Premio de Álbum Ilustrador Cabildo de Gran Canaria 2007an.

Lazarillo Sariak 2012 Literatur Sorkuntza

OEPLIko Sara Morenok zuzendutako epaimahaiak azaroaren 20an ebatzi zuen saria, honako epaimahaikideen botoen arabera: Jone Arroitajauregi, Arantxa Bea eta Francisco Castro. Guztira, 95 lan aurkeztu dira aurten. Horietako 66 narratiba sailekoak, 24 poesiakoak eta 5 antzerki lan. Horietatik 77 gaztelaniaz idatzitakoak izan dira, 8 katalanez, eta 10 galegoz.

Diego Arboleda izan da irabazlea “Prohibido leer a Lewis Carroll” lanarekin.

Arboleda (Estocolmo, 1976) Filologia Hispanikoan lizentziatua da eta urteetan egin du lan Madrilgo liburu-denda garrantzitsu batean. Bost lan argitaratu ditu orain arte eta bi aldiz jaso du Premio de Cuentos Ilustrados Ciudad e Badajoz delakoa, Eugenia Ábalos ilustratzailearekin batera: Tic Tac, en 2008 y Cuentos de mala nieve, en 2010.