Hemeroteka


Compartir
2008-02-05

2008 Idazle Gaztean parte hartzeko azken egunak

Gipuzkoako Aldundiaren laguntzaz antolatzen du urtero Galtzagorri Elkarteak Idazle Gaztea Literatur Lehiaketa. Liburu Gaztean ikasleek liburuak irakurri eta horien balorazioa egiten badute, Idazle Gaztean, idazten jartzen ditugu. Eta iaz 170 lan jaso genituen guztira. Horietatik, 123 narrazioan eta 47 poesian.

Oinarriak gogoratzen

Lehiaketan Gipuzkoako ikastetxeetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ari diren ikasleek parte hartu ahal dute soilik. Bi sail ditu: narrazio laburrak eta poesia. Ikasle bakoitzak gehienez lan bana aurkez dezakeelarik sail bakoitzean. Horrez gain, Lehiaketaren sail bakoitzean bi kategoria bereizten dira: A kategoria, DBHko lehen zikloko ikasleena; B kategoria, DBHko bigarren zikloko ikasleena.

Lanen luzerari dagokionean, narrazio laburretan gehienez 3 orrialdeko (6.000 bat letragune) lanak onartuko dira. Poematan, gehienez 90 lerroko lanak.

Lanak aurkezteko modua

Lehiaketan parte hartzeko idazlanak ikastetxeak aurkeztu behar ditu, ikasleen izenean. Eta ikasgela bakoitzetik gehienez bosna idazlan onartuko dira sail bakoitzean. Hauek aurkezteko azken eguna, otsailaren 1a izango da, aurrez esan bezala.

Lan guztiak goitizen batez izenpetu behar dira, baina bidaltzerakoan egilearen izen-deiturak, ikastetxearen izena eta ikasmaila ere azaldu behar dira. Idazlanak posta elektronikoz bidali behar dira helbide honetara: idazlegaztea@idazlegaztea.org

Hautaketa eta sariak

Jasotako lan guztiak Galtzagorri Elkarteko kide diren hainbat adituk irakurriko dituzte. Modu honetan, sail eta kategoria bakoitzean aurkeztutako lanen artean 10 lan hautatuko dira. Ondoren, martxoaren 5etik aurrera www.idazlegaztea.org web orrian zintzilikatuko dira, eta irakurleek bertan botoa emanez aukeratuko dituzte sail eta kategoria bakoitzeko hiru irabazleak.

Lehiaketako sail eta kategoria bakoitzean sari nagusi bat eta bi sari osagarri emango dira, Gipuzkoako Foru Aldundiren eskutik. Kategoria bakoitzeko lehenengo saridunek ikasturte amaieran astebeteko bidaia egiteko aukera izango dute. Besteek liburu eta diskoak erosteko bono bana jasoko dute.