Hemeroteka


Compartir
2015-05-07

195 book trailer sartu dira aurtengo lehiaketan

Maiatzaren 15era arteko epea dago ikasturte honetako Liburu Gaztea Book Trailer Lehiaketako bozketan parte hartzeko. Guztira, 195 book trailer sartu dira aurtengo lehiaketan, 174 Ikastetxeen kategorian eta 21 Norbanakoenean. Aurten lehen aldiz epai-mahai batek erabakiko ditu sari nagusiak, baina publikoak ere  eman dezake bere iritzia. Publikoaren Saria boto bidez erabakiko da. Bozketan parte hartzeko, ikusi book trailerrak, gustukoena hautatu, sartu BOZAKTU atalean eta eman zure botoa. Botoa ematen dutenen artean e-reader bat zozkatuko dugu.

Bozkatzeko urratsak

1. Aukeratu Norbanakakoa

2. Aukeratu Ikastetxekakoa

3. Datuak bete Hiru urratsetan eman daiteke botoa.

Urrats bakoitza bete edo hutsik utzi ondoren (ez baita derrigorrezkoa bi kategoriatan botoa ematea), hurrengo urratsera pasatzeko JARRAITU klikatu behar da.

Amaitzeko "Datuak bete" dioen hirugarren urratsean e-mail bat idatzi behar da. Bertan aurrez emandako botoa baieztatzeko mezua jasoko du boto-emaileak. Hori baieztatzean botoa emanda geratuko da.

Modu horretan email bakoitzarekin behin bakarrik bozkatu ahal izango da.

Botoa emateak saria izan dezake: bozkatzen duten guztien artean e-irakurgailu bat zozkatuko da.

Epai-mahaiaren sariak

Aurten lehen aldiz epai-mahai batek erabakiko ditu sari nagusiak. Horiek hautatzeko Ikastetxeen kategoriako book trailerrak bi multzotan banatuko dira: DBH1-2 mailakoen lanak eta DBH3-4 mailakoenak. Multzo bakoitzean talde-irabazle bakarra hautatuko da eta sari bana jasoko du talde bakoitzak: abentura txangoa lau lagunentzat, eta ikasgelarentzat 200 euroko bonoa liburu eta diskotan gastatzeko.

Norbanakoen kategorian, berriz, maila guztiak batera lehiatuko dira eta sari bakarra izango da irabazleentzat: e-reader bat eta 100 euroko bonoa liburu eta diskotan gastatzeko.