Hemeroteka


Compartir
2014-04-18

10 liburuz osatutako katalogoa argitaratu du Galtzagorrik Etxepare Institutuaren laguntzarekin

Euskarazko Haur eta Gazte Literaturako 10 liburuz osatutako katalogoa argitaratu du Galtzagorri Elkarteak, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin: 10 books from Basque Literature for Children and Young People / 10 Libros de literatura vasca infantil y juvenil.

Katalogo honen bidez, euskarazko Haur eta Gazte liburuak ezagutzera eman eta alor honek bizi duen une emankorra islatu nahi dira nazioartean, hori dela eta, gaztelaniaz eta ingelesez (elebitan) argitaratu da.

Liburuen hautaketa, bakoitzaren sinopsia eta egileen biografia Asun Agiriano, Mikel Ayerbe eta Jone Arroitajauregi literatur aditu eta Galtzagorri Elkarteko bazkideek egin dute.

Horrez gain, liburu bakoitzaren zati bat ere bi hizkuntza horietara itzulita jaso dute katalogo honetan.

Hautatutako 10 liburuen zerrenda

Gerlari handia. Pello Añorga, Jokin Mitxelena.

Xola eta Angelito. Bernardo Atxaga.

Eguberria. Juan Kruz Igerabide, Elena Odriozola.

Maitagarria eta desioa. Mariasun Landa.

Urtebete itsasargia. Miren Agur Meabe.

Pupuan trapua. Xabier Olaso.

Ilunorduak eta argilaurdenak. Joxantonio Ormazabal.

Anekdotak. Ruben Ruiz.

Ebelina Mandarina. Castillo Suarez.

Xia Tenzinen bidaia miresgarria. Patxi Zubizarreta.