Difusio materiala

CD Liburuak

Bularretik Mintzora: kantak, poemak eta ipuinak, CD-liburuaren xedea 0 eta 4 urte bitarteko haur txikien guraso eta hezitzaileak dira. Haur literatur tradizioaren galerari aurre eginez, sehaska kantak, esku jolasak, eta abar eskaintzen zaizkie helduei haien haurrekin erabiltzeko, jolasean, kantari edota kulunkan.


Liburuaren muinean egitura literario desberdinak aurkituko ditugu: jolasak kantuak eta ipuinak, horiek guztien hitzak azaltzen dira, ondoan erabilpen ohar bat eta guzti. CD osoa musika egitura batean kokatzen bada ere, ahotsa eta ahoskamena gailentzen dira helduei ikasteko eredu erraz bat eskainiz. Asmoa ez da artistikoa baizik eta helduek ikasi eta bere ahotsez transmititzea pieza hauek haurrarekin jolasean ari diren bitartean.

Liburu hau Galtzagorri Elkartea eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetzan sortu zen.

Egilea: Itziar Zubizarreta; musika: Aurélio Edler Copések; Ilustrazioak: Elena Odriozola. Grabazioa: Eresbil; Musika teknikaria: Jon Miner. Ahotsak: Miren Agur Meabe, Juan Kruz Igerabide, Pello Añorga, Lourdes Etxebarria eta Itziar Zubizarreta.
 

CD-liburu hau salgai dago: eskaerak

 

 

Sasi Guztien Gainetik, CD liburua. 5 urtetik aurrerako haurrerakin erabiltzeko aproposa da. Haur jolas eta kanta bilduma hautatu batekin batera, tradiziozko ipuin bilduma bat eskaintzen zaizkie guraso eta hezitzaileei haurrekin partekatzeko.

Ipuin bilduma tradizioaren iturritik hartuta dago zuzenean, baina moldaketa sotil batez tratatu da aditzera eman aurretik. Mitologia eta ipuin herrikoiak tartekatzen dira jolasak eta kantuekin batera. Liburuak gainera, testu guztiak eta erabilpen oharrak eskaintzen ditu. CD-a berriz, pieza guztiak biltzen dituen musika egitura batean, baina, beti ere, ahotsa gailenduko da helduen eredu gisa, helduek erraz ikasi eta neska-mutilei transmititzeko.

Liburu hau Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkartearen eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren arteko lankidetzaren fruitu da baita ere.

CD-liburuaren egilea: Itziar Zubizarreta da; musika: Zuriñe Fernandez Gerenbarrena; ilustrazioak: Elena Odriozola. CDaren grabazioa: Eresbil, teknikaria: Jon Miner. Ahotsak: Pello Añorga, Yolanda Arrieta, Juan Kruz Igerabide, Jaione Lizarazu eta Itziar Zubizarreta.
 

CD-liburu hau salgai dago: eskaerak

 

 

Jolas-Molas liburu-CDan, ikastetxeetan egiten diren prestakuntza saioetan irakasleeri banatzen zaien materiala jasotzen da. Ikasgelan, haurrekin erabiltzeko poesia, abesti, hitz-jolas eta beste, CD batekin lagunduta, non doinuak eta esateko moduak ematen diren.

Liburu hau Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkartearen eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren arteko lankidetzaren fruitu da baita ere.

CD-liburuaren egilea Itziar Zubizarreta da. Irudiak eta diseinua Aitziber Alonsoren esku izan dira. Grabazio honetan ahotsak ere Itziar Zubizarreta Aitziber Alonsol jarritakoak dira.

Liburu honen ale bana banatzen da Bularretik Mintzora egitasmoan parte hartzen ari diren herrietako ikastetxeetako Haur Hezkuntzako geletan.